Partaidetzako ekonomia

Partaidetzako ekonomia, Parecon moduan laburtuta (PARticipatory ECONomics), sistema ekonomiko bat da, zeinean gizartean ekoizpena eta kontsumoa esleitzeko mekanismo ekonomikoa erabakiak hartzean oinarritzen den[1]. Sistema honetan, pertsona batengan edo pertsona-talde batengan duen inpaktuarekiko proportzionala izango da erabakiak hartzeko parte-hartzea. Partaidetzako Ekonomia ekoizpen-baliabideen jabetza komuna duen ekonomia planifikatu sozialista deszentralizatua da. Kapitalismo garaikideari eta plangintza zentralizatuari proposatutako alternatiba da. Eredu ekonomiko hau batez ere Michael Albert teoriko politikoarekin eta Robin Hahnel ekonomialariarekin lotzen da, Partaidetzako Ekonomia ikuspegi ekonomiko anarkista gisa deskribatzen baitute.[2]


Pareconak praktikan jarri nahi dituen oinarrizko balioak hurrengoak dira[3]: ekitatea, elkartasuna, aniztasuna, langileen autogestioa, eraginkortasuna (aktibo baliotsuak alferrik galdu gabe helburuak lortzea) eta jasangarritasuna[4]. Pareconeko erakundeek erabakiak hartzeko autogestio-metodoak, balanced job complexes edo lan-konplexu orekatuak[5], banakako ahaleginean oinarritutako ordainsaria eta plangintza parte-hartzaile zabala erabiltzen dituzten langile eta kontsumitzaileen batzarrak biltzen dituzte.

  1. «What does participatory economics mean?» www.definitions.net (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).
  2. (Turkieraz) «Parecon and Anarcho-Syndicalism: An Interview with Michael Albert | Açık Radyo 95.0» acikradyo.com.tr (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).
  3. (Ingelesez) «What’s Next? Parecon, or Participatory Economics» Invest with Values 2016-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).
  4. (Ingelesez) «Overview» ParticipatoryEconomy.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  5. (Ingelesez) «Self-managing Workplace» ParticipatoryEconomy.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search